Kutxa Kultur Expresso III: Gaia eta objetua

2012/05/19 — Berriak, Expresso

Honako hauek dira Kutxa Kultur Expresso 2012 lehiaketarako gaia eta objektua:

  • Gaia: Jaieguna
  • Objektua: Baloi bat

Gogoratu, zuen film laburra aurkezteko, filma Vimeo plataformara igo behar duzuela eta bideo horretara heltzeko lotura agertzen den mezu bat bidali behar duzuela helbide elektroniko honetara: zinema@kutxakultur.com. Film laburra aurkezteko epea maiatzaren 21ean, astelehenean, amaituko da, 24:00etan.

Kutxa Kultur Expresso III

2012/05/18 — Berriak, Expresso

Gogorarazi nahi dizuegu, bihar, maiatzak 19, jakinaraziko ditugula III. Kutxa Kultur Expresso lehiaketaren gaia eta objektua. Informazioa Kutxa Kultur plataformaren web orrian argitaratuko da (www.kutxakultur.com), maiatzaren 19an, 10:00etan. Zorte on!

Kutxa Kultur Musika 2012 Taldeak

2012/05/02 — Berriak, Musika

Atseginez jakinarazten dizugu dagoeneko hautatu ditugula tokiko musika-sortzaileei laguntzeko asmoz iaz martxan jarritako KUTXA KULTUR MUSIKA 2012 erakustaldian parte hartuko duten 10 taldeak.

60 talde baino gehiagok eman dute izena, askotariko estiloak dituztenak eta Gipuzkoako hainbat herritatik datozenak.

Talde guztien kalitatea, sormena eta ilusioa ikusita, zaila izan da hautaketa egitea, baina honako hauek dira hautatuak. Irakurri gehiago

Azken berria! Kutxa Kultur Expresso guztientzat esku-eskura

2012/04/20 — Berriak, Expresso

Dagoeneko izena eman baduzu Expresso lehiaketan, egon zaitez adi, ezagutu beharreko aldaketa batzuk egin baititugu. Oraindik izena eman ez baduzu, jakin lehiaketarako beste modu bat bururatu zaigula, parte hartzea errazagoa izan dadin.

Oinarri berriak eta deialdia zintzilikatu ditugu, eta hor eskura izango duzu informazio guztia.

Berritasun nagusia: prozesua birtuala izango dela. Hau da, gaia eta objektua Kutxa Kulturren webgunearen bidez jakinaraziko ditugu maiatzaren 19an, eta film laburrak Vimeo plataformako link baten bidez aurkeztuko dituzue maiatzaren 21ean.

Beraz, aukera izango duzu edozein tokitatik parte hartzeko.

Kontaketak Kutxa Kultur Komikia 2012

2012/03/23 — Berriak, Komikia

“Maletatxoa” eta “Lehen maila” ez dira komiki gidoiak. Bi kontakizun literario besterik ez dira, oso laburrak, boligrafoz paper batean idatzi nituenak, haien historiak nola sortzenziren ikustea beste asmorik gabe. Zuretzat da horietako bat. Aukera ezazu nahi duzuna. Egin ezazu harekin nahi duzuna: gidoi bihurtu, haren sekuentziak imaginatu, elkarrizketak sortu, biñetak marraztu. Sor ezazu historia berri bat beste historia batetitk abiatuta. Horixe da Erronka.

Petit.

Kontaketak deskargatu (PDF – 848 Kb.)

Kutxa Kultur Musika 2012

2012/03/04 — Berriak, Musika

Kutxa Kultur Musika ez da lehiaketa izango. Ez da irabazlerik izango. Gipuzkoan sortzen ari den musika izango da garailea. Erakustoki bat izango da, eta 10 talde aukeratuko ditugu, Kutxak parte hartzen duen uda kulturaleko ekimen erraldoietako sei eszenatoki handietan parte har dezaten.

Kontzertu eskaintza andana, geure lurraldean barna. Kalitatea. Sormena. Lilurabidea. Jende gaztea. Eta musika. Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Moda 2012

2012/03/04 — Berriak, Moda

Kutxa Kultur Moda 2010ean finkatu zen Gipuzkoako diseinatzaile berrien erreferentziazko plataforma gisa. Kutxa Kultur Modak diseinatzaile gazteen topagunea eratu du. Bertan, jendeari euren bildumak erakutsi ahal izan dizkiote, modeloen ibilbideen eta erakusmahaien bitartez; zehazki, urriko asteburu batean, Donostian.

Diseinatzaile berrien azoka honen parte-hartzaileen kopurua eta izandako onarpena handituz eta handituz joan da bi edizioetan. Eta horren lekuko dugu Kutxa Kultur Modaren hirugarren edizioa ere egingo dela. Diseinatzaile gazteen hirugarren azoka hau, beraz, urriko asteburu batean egingo da, Donostian. Hona hemen bi helburu nagusiak: batetik, kalitatezko erakusketa sortzea; eta bestetik, diseinatzaile berriei ikusle kopuru handiarekin harremanetan jartzeko aukera ematea. Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Komikia 2012

2012/03/04 — Berriak, Komikia

KUTXA KULTURek, 2011. urtean, Kutxa Kultur Komikia lehiaketaren lehenengo deialdia egin zuen Gipuzkoan. Eta jasotako lanen kalitatea ikusita, eta jendearen oniritzia aintzat hartuta. II. Kutxa Kultur Komikirako deialdia egin du.

Kutxa Kultur 2012k, beraz, II. Kutxa Kultur Komikia lehiaketarako deialdia egingo du. Ekimen honen helburua, hain zuzen, marrazkilari gazteak ezagutaraztea da, eta parte-hartzaile guztientzat sormenean oinarritutako erronka bat aurkeztea. Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Expresso 2012 deialdi berria

2012/03/03 — Berriak, Expresso

Kutxa Kulturrek berriro antolatuko du Kultur Expresso film laburren hirugarren lehiaketa. Kultur Expresso Lehiaketaren xedea, beraz, 48 orduan film labur bat grabatzea da.

Zeinahi formatutan grabatu ahal izango dira film laburrak, baina guztiek ere aurkezteko finkatutako formatuak bete beharko dituzte. Gainera, gai jakin bati buruzkoak izan beharko dute, eta derrigorrean izan beharko dute txertatua aipatzen zaien objektu bat. Bi baldintza horiek sekretuak dira, eta grabaketa hasteko unean jakinaraziko zaizkie parte-hartzaileei. Irakurri gehiago

Kutxa Kultur Festibala

2012/03/02 — Berriak, Festibala

www.kutxakulturfestibala.com